Lita Stantic (1942ko apirilaren 7a) argentinar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea da. Argentinako zinema berriaren funtsezko pertsonaia da, eta Lucrecia Martel, Pablo Trapero eta Israel Adrián Caetano zuzendarien lanak ekoitzi eta banatu ditu.
1965ean hasi zuen bere ibilbidea, El bombero está triste y llora eta Un día... film laburrak zuzenduz, eta Pablo Szir zuzendariaren Diario de campamento filmean zuzendari laguntzaile gisa lan eginez. 1968tik 1977ra luzemetraien produkzio burua izan zen, eta 1978tik aurrera produkzioan jardun zuen erabat. 80ko hamarkadan María Luisa Bembergekin batera GEA Cinematográfica ekoiztetxea sortu zuen, gaur egun Lita Stantic Producciones bezala ezagutzen dena.
1993an bere film luze bakarra zuzendu zuen, Un muro de silencio.
Filmografia: Un muro de silencio (1993).