Zuzendariak

Laura Mora

Laura Mora

Melbourneko RMITen zinema-zuzendaritza eta -ekoizpena ikasi ondoren, Laura Morak (Medellín, Kolonbia. 1981) West (2004), Brotherhood (2007) eta Salomé (2011) film laburrak idatzi eta zuzendu zituen. 2012an Escobar, el patrón del mal telesaila zuzendu zuen Carlos Morenorekin, eta 2014an Antes del fuego filmatu zuen, Caracol TV kanalerako tv moviea (areto komertzialetan estreinatu zen). Netflixeko Frontera Verde (2019) eta El robo del siglo (2020) telesailetarako kapituluak ere zuzendu ditu. Bere lehen film luzeak, Matar a Jesús, 20 sari baino gehiago jaso zituen hainbat jaialditan. Los reyes del mundo egilearen bigarren filma da zinemarako.

Filmografia: Los reyes del mundo (2022), Matar a Jesús (2017).