Zuzendariak

Jaione Camborda

Pragako Zinema Eskolan (FAMU) eta Municheko Zinema Eskolan (HFF) zinema-ikasketak amaitu ondoren, Galiziara joan zen, eta Esnatu Zinema ekoiztetxea sortu zuen. Bertan, lan arrakastatsua burutu zuen zuzendari gisa, Proba de Axilidade, Nimbos, Lilit edo Rapa das Bestas filmeetan. Proiektu horietan Jaionek Super 8 formatuan egin zuen lan; irudiarekiko, materialtasunarekiko eta pikor lirikoarekiko konfiantzan oinarrituta. Bere ohiko gaiek, etnografiaren ikuspuntutik, gizakiak animaliarekin, indarkeriarekin eta arlo atabikoarekin duen harremanari buruz hausnartzen dute. Gidoilari eta arte-zuzendari gisa hainbat filmetan lankidetzan aritzeaz gain, Arima film luzea zuzendu du.

Filmografia: Arima (2019).