Zuzendariak

Eva Libertad

Eva Libertad

Eva Libertad (Molina de Segura, Espainia, 1978) gidoigilea, zuzendaria eta soziologoa da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lizentziatua. Nuria Muñoz Ortínekin batera zuzendu ditu hainbat film labur: Nikolina (2020); Sorda (2021), Goya sarietarako izendatua, 110 jaialdi nazional eta nazioartekoetan hautatua eta 60 sari baino gehiago irabazlea; eta Mentiste, Amanda (2023), film labur onenaren saria jaso zuena Medina del Campoko jaialdian.

Bere lehen film luzea, Sorda, izen bereko laburmetraian oinarritua dago. Lan honek Publikoaren Saria irabazi zuen Berlinaleko Panorama sailean, eta arrakasta handia lortu zuen Málagako zinema-jaialdian, non Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga, emakumezko eta gizonezko interpretazio onenaren Zilarrezko Biznagak eta Publikoaren Saria jaso zituen.

Filmografia: Sorda (2025)