Zuzendariak

Erige Sehiri

Erige Sehiri

Erige Sehiri (1982) frantziar-tunisiar zuzendari, gidoilari eta ekoizlea da. Langileen munduak bereziki erakartzen du, eta helmuga ikusezinak dituzten langileak bere filmen erdigunean jartzen ditu. 2018an bere lehen dokumental luzea filmatu zuen, Railway Men, Tunisiako trenbide-langileei buruzkoa, trenbide nazionalen porroten aurkako eguneroko borroka islatuz. Entre las higueras, fikziozko bere lehen film luzeak, urtero trafiko-istripuen biktima diren nekazaritzako langile ugariak omentzen ditu, eta Canneseko 2022ko 54. Quinzaine des Réalisateurs lehiaketan parte hartzera eraman du. Gainera, Rawiyat-Sisters in Film, mundu arabiarreko eta bere diasporako emakume zinemagileen kolektiboaren, sortzaileetako bat da.

Filmografia: Entre las higueras (2022), Railway Men (2018).