Zuzendariak

Carolina Astudillo

Carolina Astudillo

Carolina Astudillo Muñoz (Santiago, Txile) errealizadorea, kazetaria, ikertzailea eta irakaslea da. Zinema Ikasketetan diplomatua Txileko Unibertsitate Katolikoan eta Sormen Dokumentalean Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ikerketa, dokumentu-sorkuntza eta idazketan lan egin du, emakumeak eta memoria historikoa ardatz hartuta. Bere lanak zinema esperimentalaren eta dokumentalaren artekoak dira. Irakaskuntzaren arloan, ikastaroak, mintegiak eta masterclassak ematen ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Pompeu Fabra Unibertsitatean, Santiagoko Unibertsitatean (Txile), Kolonbian (Pontificia Bolivariana Unibertsitatea), Txile-Britainiar Kulturako Unibertsitatean (Txile) eta ESCAC, ECIB, Master Lav, La Casa del Cine eta LENS zinema eskoletan (Espainia). 2016tik Espainiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiako (AACCE) kide da.

Filmografia: Canción a una dama en la sombra (2021), Ainhoa, yo no soy esa (2018), El gran vuelo (2014).