Zuzendariak

Andrea Jaurrieta

Andrea Jaurrieta

Zuzendari, gidoilari eta ekoizlea, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bere proiektu zinematografikoak Zinemaren Historiako, Interpretazioko eta Zuzendaritzako irakasle gisa Madrilgo hainbat eskola espezializatutan eta unibertsitatetan egindako lanarekin konbinatzen ditu. Halaber, zinemako maisu-eskolak (master classes) eman ditu Parisko Sorbonan, ECAMen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean edo Bartzelonako ESCACen.

Bere lehen filma, Ana de día (2018), Zuzendaritza Berri Onenerako izendatu zuten 2019ko Goya sarietan. 2019tik Espainiako Zinema Akademiako kidea da. Nina (2023) da bere bigarren film luzea.

Filmografia: Nina (2023), Ana de día (2018).