Zuzendariak

Ainhoa Rodríguez

Ainhoa Rodríguez

Ainhoa Rodríguez zinema-zuzendaria da, eta horrez gain, produktorea eta gidoilaria. Beraren lehen film luzea, Destello Bravío (2021), Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldi ospetsuaren (IFFR) 50. edizioko Tiger Competition sail ofizialean estreinatu zen, eta ikusleen eta kritikarien artean oihartzun handia izan zuen. Teoria eta Analisi Zinematografikoko doktorea da, Madrilgo Unibersidad Complutensen egindako El concepto de realidad en el cine de Fellini doktore-tesiarekin; Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea jakintza-arloko DEA du. Gainera, Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziatura (UCM) du eta Zinemako Zuzendaritza eta Telebistako Errealizazioa (TAI) diplomatura. Zuzendari gisa egin duen lana eta erakunde publiko eta pribatuetan, duela zenbait urtetik ona, ikus-entzunezko hizkuntzako irakasle eta hizlari lanak uztartzen ditu. Jarduera horiek izugarri ditu atsegin eta esperientzia handia lortzeko balio izan diote.

Filmografia: Destello Bravío (2021).