Saritua

Sara Blanco

Sara Blanco

UPV/EHU-n Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Zinema eta Telebista adarrean, eta Madrilgo Universidad Carlos III-n Ikus-entzunezko Industriaren Kudeaketako Masterra egin zuen. Produkzio-lanetan aritu da serie eta film luzeetan Globomedia, Gariza Films, Rodar y Rodar, La Canica Films, Kowalski Films, Sirimiri Films, Katz eta Crab Movies bezalako ekoiztetxeetan. 2020tik Al Borde Films-eko kide da, 2015ean Bilbon sortutako ekoiztetxe independentea, sormen-dokumentalean espezializatua. Esperientzia handia du, halaber, kokalekuak bilatzen eta kudeatzen, tokiko taldeak kontratatzen eta koordinatzen, eta cost controller gisa. Ekoizle exekutibo gisa bere azken lanen artean daude Flying Hands (Evolution International Film Festival-eko Nazioarteko Dokumental Onena, The London Women Film Festival-eko Dokumental Onena, Pariseko Zinema Jaialdiko Dokumental Onena), Hondarrak, Frantziako koprodukzioa den Ximinoa, dozenaka sari irabazi dituztenak, eta Llámame sinsorga, 2025ean Varsoviako Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatuko den dokumental luzea.

Lanbidea: Ekoizlea