Kazetaria, zuzendaria eta muntatzailea. Bere ekoiztetxe Al Borde Films-etik gizarte-izaerako dokumentalen kodirekzioaren aldeko apustua egiten du. Horien artean dago Sólo son peces, Saharako basamortuaren erdian kokatutako arrain-haztegi bati buruzko kontakizuna, Goya sarietarako izendatua eta Zinebiko Espainiako Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuena. Lanbroa eta Hondarrak lanekin ez-fikzioan murgildu dira, eta Norte salvaje-n gizarte-kontakizuna eta poesia bisuala uztartzen dituzte. Haien lanak hautatu dituzte nazioarteko eta estatuko jaialdietan, besteak beste, HotDocs, FipaDoc, Seminci edo MiradasDoc-en. Muntatzaile gisa bere azken lanen artean daude Agur Artzai edo Ximinoa, azken hau ZINEBI-n Euskadiko Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuena. Marta Gómezekin batera kodirigitu dituen azken lanen artean daude Flying Hands, Pakistanen filmatua, Hot Docs-eko Sail Ofizialean mundu-estreinaldia izan zuena eta Espainia, Frantzia, Hego Korea, AEB, Polonia edo Irlandako jaialdietan aurkeztua; eta Llámame sinsorga, 2025ean Varsoviako Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatuko dena.
Lanbidea: Zuzendaria eta muntatzailea