Saritua

Nerea Alberdi

Nerea Alberdi

Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea da, eta batez ere irudietarako musikaren esparruan egiten du lan. Berklee College of Music-ekin Film Scoring-en graduatua, konpositore eta orkestratzaile gisa lan egin du Vanessa Garde, Lucio Godoy, Zacarias M. de la Riva, Pablo Trujillo, Alfonso Vilallonga edo Sergio J. Lacima konpositoreentzat, baita bere kabuz ere zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan. Bere filmografian honako hauek agertzen dira: Bajo el mismo techo, Lo que siento por ti, Si yo fuera rico, La boda de Rosa, Ane, Robot Dreams, Venus eta La ermita, besteak beste.

Lanbidea: Konpositorea eta moldatzailea