Saritua

Alauda Ruiz de Azúa

Alauda Ruiz de Azúa

Alauda Ruiz de Azúa (Barakaldo, 1978). Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian eta EHU/UPVn Komunikazio Audiovisualean lizentziatua, ECAMen Zuzendaritza Zinematografikoan graduatu zen, eta han aurkeztu zuen bere amaierako laburmetraia, Clases particulares (2005), saripen askorekin.

Bere ibilbidean zehar, zinema zuzendari gisa lan egitea publizitatearekin uztartu du; 2012an bere ekoiztetxea, Igloo Films, sortu zuen, eta Toyota, Coca-Cola, Samsung, Once, Mapfre eta BBVA bezalako markentzat kanpainak zuzendu ditu. Bere laburmetraiek hainbat sari jaso dituzte, nabarmentzekoa Dicen (2011), 160tik gora jaialditan hautatua eta 50 sari irabazi zituena, besteak beste Alfás del Pi Jaialdiko Zuzendaritza Onena eta Laburmetraia Onena eta ZINEBI Bilboko Gran Premio Cine Español Ex-aequo.

2022an egin zuen bere lehen film luzea, Cinco lobitos (Zinemira), eta 11 izendapen jaso zituen Goya Sarietarako, tartean Zuzendaritza Berri Onenaren Goya. Filma Berlinaleko Panorama Saileran aurkeztu zen, baita Seattle, Karlovy Vary eta Malagako jaialdietan ere, non Biznaga de Oro jaso zuen Film Luze Onenarentzat, Gidoi Onenarentzat eta Aktore Onenarentzat (ex aequo Laia Costa eta Susi Sánchez), baita Publikoaren Saria ere. Cinco lobitos 130.000 ikusletik gora bildu zituen zinemetan eta Espainiaren izendapena izan zen Oscar Sarietarako Zinemaren Akademiak aukeratuta.

2023an estreinatu zuen bere bigarren film luzea, Eres tú, eta Querer (2024) miniseria aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldiko Lehiaketatik kanpo; lana geroago Forqué Saria, Feroz Saria eta Séries Mania jaialdiko nazioarteko sariaren irabazlea izan zen.

Bere bigarren film luzearekin, Los domingos (2025), Urrezko Maskorra irabazi du Donostiako Zinemaldian.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea