
Deskribapena
Azkuna Zentroko Bastida Aretoak solasaldi irekia hartuko du unibertsitateko irakasle eta adimen artifizialaren adituak diren Laura Benítez eta Alejandra Bueno-rekin. Saioan zehar, AAren genero-joera, haren mehatxuak eta aukerak aztertuko dituzte, baita teknologia horrek emakumeengan izan dezakeen eragina ere, sorkuntza kulturalarekin lotuta.
Adimen artifizial(en) hedapena praktika artistikoetan horizonte espresiboak zabaltzeko promesaren eta heteropatriarkal, kolonial eta kapitalista egiturekin sakonki lerrokatutako ustiapen-logikak sendotzearen artean mugitzen da. Zineman, eta bereziki gidoigintzako eta narratiba-diseinuko prozesuetan, AAren eraginkortasun eta objektibotasun promesek desjabetze sinbolikoaren forma berriak ezkutatzen dituzte. Hitzaldi honek begirada kritiko intersekzional bat proposatzen du sormen algoritmikoaren mitoaren gainean, aztertuz nola AAren erabilerak kultura-industrietan ez bakarrik iruditerien konfigurazioan eragiten duen, baizik eta kutsakorrak diren azpiegituren mendekotasuna areagotzen duen, bere kostu sozial eta ingurumenekoak ikusezin bihurtuz eraginkortasun eta berehalakotasunaren erretorikaren atzean. Zeintzuk dira dagoeneko mundua den bezala normalizatzeko trebatuak izan diren sistemei delegatutako irudimen baten ahalmenak eta arazoak?
Parte-hartzaileak: Laura Benítez eta Alejandra Bueno.
Oharra
Sarrera librea, lekua bete arte.
-
Data
-
Egoitza