Gonbidatuak

Laura Benítez

Laura Benítez

Ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea. Bere ikerketak filosofia, praktika artistikoak eta teknozientzia lotzen ditu. Bartzelonako Universitat Autònoma-ko Filosofia Saileko irakaslea da. Era berean, klaseak eman ditu Elisava-n eta IAAC-eko Etorkizun Emerjenteetarako Diseinuaren masterrean zuzendarikide izan da. Teoria arloko koordinatzailea izan da Escola Massana-ko Arte eta Diseinuko graduko ikasketa-planetan, non Ikasketa Kritiko eta Kulturalak irakatsi zituen. Ikertzaile bisitari izan da Ars Electronica Center-en eta MACBA-ko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroan. Nazioarteko erakundeekin ere aritu da elkarlanean, hala nola Kunstuniversität Linz-ekin (Interface Cultures masterrean), Sónar Jaialdiarekin (Bartzelona/Hong Kong), Royal Academy of Arts-ekin (Londres) eta Puerto Ricoko Unibertsitatearekin. 2019 eta 2021 artean Biofriction zuzendu zuen, Hangar-ek gidatutako Europako proiektu bat (Creative Europe), bioarte eta biohacking praktiken inguruan, eta Bioart Society, Kersnikova eta Cultivamos Cultura erakundeekin elkarlanean garatua.

Lanbidea: Ikertzailea