Paula Cons

Paula Cons

Benetako gertaeretan oinarritutako fikzioan aditua da (“La Isla de las Mentiras” AKA “El Santa Isabel”; “Lobos sucios”, “Oro negro”), baita ikerketa-dokumentaletan ere (TVEko “La batalla desconocida”, Amazonen; eta “O caso Diana Quer. 500 días”).

Kazetaritzan lizentziaduna, kazetari jardun zuen 15 urtez, eta ikerkuntzan espezializatu zen. Nazioarteko gidoi lehiaketa bat irabazi ondoren, fikzioaren munduan murgildu zen.

Bere lehen film luzea zuzendu berri du. Filmeak Dario Grandinetti, Aitor Luna eta Nerea Barros ditu protagonista. Benetako gertaeretan oinarrituta, “La isla de las mentiras” (lehen “El Santa Isabel”) lanak TVE, IBERMEDIA, AGADIC, TVG, ETB eta Espainiako, Eusko Jaurlaritzako, Argentinako eta Portugalgo Gobernuen babesa du.

Gainera, edukien zuzendaria izan zen Continental Producciones-en. Bertan, “Eduardo Barreiros, El Henry Ford español” telebistarako filmearen ekoizpen exekutiboa egin zuen, eta “Xente con Xente”, “Na túa pel” eta “13 badaladas” programak zuzendu eta sortu zituen.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoiegilea

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak