Kazetaritzan lizentziatua bada ere, duela 25 urte inguru antzerkigintzan murgildu zen. Basauriko Antzerki Eskolan hasitako prestakuntza clown, bufoi, ahots, butoh teknika, dantza garaikidea eta kale antzerkiaren inguruko ikastaroekin osatu zuen. 2002an Hortzmuga Antzerki Taldearekin hasi zen lanean, eta ordutik aurrera hainbat konpainia eta egitasmotan parte hartu du: Antzerkiola Imajinarioa, LaRessistens, Khea Ziater, Doos Kolektiboa, Erre Produkzioak, Loraldia Festibala edota Arriaga, BBK aretoa eta P6ko ekoizpenetan.
Bere ibilbidean interpretazioa, sorkuntza, zuzendaritza, dramaturgia eta irakaskuntza uztartu ditu. Konpainia profesional zein amateur ugari zuzendu ditu eta bere proiektu propioak ere martxan jarri ditu, hala nola TeArto Teatro eta Lari Produkzioak.
Gainera, telebista eta zineman ere jardun du, Goenkale, Eskamak Kentzen, Pagafantas, Camera Obscura, El precio de la libertad, El Hoyo II eta azkenaldian Javier Ginerrek Bilbon zuzentzen ari den Esta soledad filmetan parte hartuz. Aurkezle lanetan aritu izan da, eta EITBko Graffiti saioan irratiko kolaboratzaile.
Lanbidea: Aktoresa