Gonbidatuak

María Ripoll

María Ripoll

María Ripoll gaur egun Espainiako zinema zuzendari ikusiena da, nazioarteko ibilbidearekin eta 12 film luze eginda. Los Angeleseko American Film Institute-n ikasi zuen. Londresen zuzendu zuen Lluvia en los zapatos eta gidoi onenaren saria lortu zuen Montrealgo Nazioarteko Zinemaldian, baita publikoaren saria Sitgesen eta Seattlen ere. Horrez gain, zuzendaritza berri onenaren Goya sarirako izendatua izan zen.

Tortilla Soup Los Angelesen filmatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen AEBetan, 9 ALMA sarietarako izendapenekin. Espainiara itzuli zen Utopía eta Tu vida en 65’ filmak zuzentzera (LA Film Festival, Stockholm). 2012an, Cromosoma cinco ekoitzi eta zuzendu zuen TVE-rako.

Bombay eta Bartzelonaren artean zuzendu zuen Rastros de sándalo, eta film onenaren saria irabazi zuen Gaudí sarietan eta publikoaren saria Montrealen. 2015ean eta 2016an estreinatu zituen Ahora o nunca eta No culpes al karma de lo que te pasa por gilipollas, arrakasta komertzial handiak, eta biak ere Miami Zinema Jaialdian aurkeztu ziren.

2019an zuzendu zuen Vivir dos veces, arrakasta handia izan zuena Netflixen. Geroago Mexikon filmatu zuen Guerra de Likes, Sony eta Amazon Primerako. Prime-rentzat ere grabatu zuen Un asunto privado telesaila, Jean Reno eta Aura Garridorekin, 2022an estreinatua. Urte berean aurkeztu zuen Nosotros no nos mataremos con pistolas Malagako Zinemaldian.

2023an Ripollek aurkeztu zuen Yo no soy esa, Verónica Echeguik protagonizatua. 2025ean estreinatuko du Malagako Zinemaldian bere film luzea, Esto también pasará, Morena Films-ek Amazon Primerako ekoitzia. El fantasma de mi mujer da bere azken film luzea.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea