Gonbidatuak

Mabel Lozano

Mabel Lozano

Mabel Lozano (Toledo, 1967). 2006tik ikus-entzunezkoetan aritzen da eta Mafalda Entertainment ekoiztetxea sortu du giza eskubideekin eta emakumearekin konprometitutako proiektuak gauzatzeko. 2017an bere lehen liburua argitaratu zuen, El proxeneta, Espainiako prostituzioaren "ugazabei" buruzkoa. Lan hori izen bereko dokumental bihurtu zen 2018an (El proxeneta. Paso corto, mala leche). Bere hurrengo film laburra, Biografía del cadaver de una mujer (2020), prostituzioa eta babesgabetasuna salatzeko beste urrats bat da, eta 2021eko Film Labur Dokumental Onenaren Goya saria irabazi zuen. 2023an Pilar Bardem – Zinema, Laguntza eta Elkartasuna saria jaso du. Sari honekin, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak zinemagileen ekintza solidarioak eta balio humanitarioak aintzatesten ditu. Ava bere azken film laburra da.

Lanbidea: Zuzendaria, aktoresa eta gidoigilea