Gonbidatuak

Lorea Lyons

Lorea Lyons

1996an jaio zen Bilbon eta 2018an Komunikazio Audiovisualean lizentziatu zen. Ordutik, batez ere kudeaketa eta produkzio kulturalaren arloan lan egin du. 2020 eta 2021 artean Bilboko Udaleko Industri Kreatibo eta Kulturalen Departamentuan aritu zen. 2022an Getxophoto jaialdiko komunikazio eta produkzio departamentuetan lan egin zuen. Gaur egun Sormen Komunikazio agentzian dihardu eduki sortzaile gisa.

Horrez gain, laburmetraietan parte hartu du, besteak beste La Petite Mort (2017), Zinebi New Talents eta Bitabe sariak irabazi zituen lana eta Zinegoak eta Huhezinema jaialdietako sail ofizialetan hautatua izan zena; eta Instrucciones para caminar por la ciudad (2021), Begoña Vicariok koordinatutako animaziozko laburmetraia.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea