1996an jaio zen Bilbon eta 2018an Arte Ederretan lizentziatu zen. 2019tik 2021era Bilboko Arte Ederren Museoaren ikus-entzunezko departamentuan lan egin zuen. 2021etik aurrera Bilboko Udalaren Kultura Arloan dihardu, produkzioan eta programazio kulturalaren arloan, besteak beste, Fant – Fantasiazko Zinemaren Jaialdian parte hartuz.
Produkzioa eta argazkigintza arloetan aritzeaz gain —Bilboko Zinegoak jaialdiko erregistroa egin du—, HauAzkena Animazio Taldeko hainbat laburmetraia animatzaile gisa egin ditu, besteak beste Miraila, En la luna eta Instrucciones para caminar por la ciudad. Lan hauek jaialdi askotan izan dute oihartzun zabala.
Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea