Zuzendariak

Maite Ruiz de Austri

Maite Ruiz de Austri

Idazlea, gidoigilea eta zinemako eta telebistako zuzendaria. Animazioko film luzeak zuzentzen dituen emakume bakarra da Espainian. Sei film eta bi telesail zuzendu ditu. Animazioko film onenaren bi Goya irabazi ditu, platinozko domina bat eta urrezko bi domina Houstongo Nazioarteko Zinema Jaialdian, eta urrezko domina bat eta brontzezko beste bat New Yorkeko Nazioarteko TB Jaialdian. Espainiako Zinemako Arteen eta Zientzien Akademiako kidea da, eta CIMAko (Emakumezko Zinemagileen eta Ikus-entzunezkoetakoen Elkartea) kide sustatzailea. APECAk (Ikus-entzunezko Edukien Ekoizpen Etxeen Elkartea), Extremadurako Gobemuak eta Extremadura TB kateak (2005) Extremaduran antolatutako Telebistari buruzko Nazioarteko I. Forumaren antolatzailea eta idazkari burua; Extremadurako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatuen 2006ko promozioko Ohorezko Amabitxia.

Filmografia: La bola dorada (2018), El extraordinario viaje de Lucius Dumb: Los derechos humanos tu mejor instrumento (2013), El tesoro del rey Midas (2010), Animal Channel (2008)​, La leyenda del Unicornio (2001), ¡Qué vecinos tan animales! (1998), El regreso del viento del Norte (1995), La leyenda del viento del Norte (1992).