Saritua

Ángeles González-Sinde

Ángeles González-Sinde

Ángeles González-Sinde (Madril) Filologia Klasikoa ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Gidoi Zinematografikoko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta zinematografiako ikasketak sakondu zituen Los Angeleseko American Film Institute-n. González-Sindek TBko serie askoren gidoiak egin ditu, adibidez Truhanes edo La casa de los líos, baita dozenaren bat filmenak ere, horien artean dagoelarik Ricardo Franco-ren (1997) La buena estrella, bere lehen Goya saria irabazi zuelarik horrekin. Zuzendari gisa debuta La suerte dormida (2003) filmarekin egin zuen, bere lanik sarituenetako bat izan zelarik; Goya sarietarako beste lau izendapen lortu zituen Una palabra tuya filmarekin. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako lehendakaria izan da, eta Kulturako ministroa 2009ko apiriletik 2011ko irailera. Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionaleko Errege Patronatuko presidentea da 2020ko ekainetik.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea