Nuria Giménez

Nuria Giménez

Nuria Giménez Bartzelonan jaio zen, 1976an. Kazetaritza, Nazioarteko Harremanak eta Zinema Dokumentalaren errealizazioa ikasi zituen. Berlinen, Parisen eta Londresen bizi izan da, eta hainbat lan mota egin ditu, gehienak zinemarekin zerikusirik gabekoak.

Azken hamarkadan, zinemagile ugariren (Isaki Lacuesta, Andrés Duque, Virginia García del Pino, Sergei Dvortsevoy, Patricio Guzmán, Wang Bing eta Frederick Wiseman, besteak beste) mintegi eta eskola magistraletan trebatu da.

Bere lehen film laburra, “Kafeneio”, DocumentaMadrid 2017 eta MIDBO 2017 jaialdietan aurkeztu zuen. “My Mexican Bretzel” bere lehen film luzea da.

Lanbidea: Zuzendaria

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak