Abokatua eta bazkidea Audensen, Jabetza Intelektualean eta Zuzenbide digitalean espezializatua eta Ikus-entzunezko Zuzenbidearen arloko arduraduna. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolako ikasketa-burua. EHGEPeko - Euskal Gidoigileak abokatua.
Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics Graduko eta Marketin Digitaleko Masterreko, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresen Ekintzailetza eta Zuzendaritzako MBAe3 Masterreko, Deustuko Unibertsitateko Abokatutzan Sartzeko Unibertsitate Masterreko eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko irakaslea, besteak beste.
Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Bruselako ordezkaritzan kolaboratzailea teknologiarekin lotutako proiektuetan eta jabetza intelektualari, datuen babesari eta oinarrizko eskubideei nola eragiten dien aztertzen.
Lanbidea: Abokatua