Gonbidatuak

Helena Taberna

Helena Taberna

Helena Taberna (Altsasu, Nafarroa) 90eko hamarkadan hasi zen zinegile lanetan, fikziozko zein dokumentaleko film labur ugari idatzi, zuzendu eta ekoiztuz. Bere opera prima, Yoyes, euskal gatazkari buruzko filma, 2000. urtean estreinatu zen, kritika, sari eta leihatila oihartzun handiarekin. Ondoren, film luzeak estreinatu ditu: Extranjeras (2003), emigrazioaren fenomenoari buruzkoa; La buena nueva (2008), memoria historikoari eta Gerra Zibilari buruzkoa; Nagore (2010), genero-indarkeriari buruzko gogoeta proposatzen duena; Acantilado (2016), sekten unibertsoan sakontzen duena; eta Varados (2019), errefuxiatuen egungo egoerari buruzkoa.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea