Ana Gutiérrez

Ana Gutiérrez

Ana Gutiérrezek, duela 25 urtetik, Zinemakumeak gara! jaialdia zuzentzen du, emakumeek zuzendutako filmeak erakusten dituen Bilboko jaialdia; emakumeek zuzendutako film laburren XPREST AUX jaialdiaren zuzendaria ere bada.

Red Trama (Espainiako emakumeek zuzendutako zinema-erakustaldi eta jaialdien koordinatzailea) eta “Maria de Maeztu” Forum Feministako kidea da.

Zinema-zikloak, hitzaldiak eta emakumeek zineman duten presentziari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu (zuzendariak, ekoizleak, kritikarik, etab.), baita gizarte eta kultura arloko beste ziklo batzuk ere.

Jaialdi ezberdinetan epaimahaikide izan da, eta erakunde eta kulturgune desberdinekin lankidetzan aritu da: Zinebi, Zinegoak, Zinetxiki, Animakon, Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea, TABAKALERA eta Euskadiko Filmategia.

Fermin Aiok zuzendutako “Margarita Alexandre” dokumentalaren produktore eragilea.

Lanbidea: Zinemakumeak gara! zuzendaria

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak