Gonbidatuak

Ainhoa Rodríguez

Ainhoa Rodríguez zinema-zuzendaria da, eta horrez gain, produktorea eta gidoilaria. Beraren lehen film luzea, "Destello Bravío" (2021), Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldi ospetsuaren (IFFR) 50. edizioko Tiger Competition sail ofizialean estreinatu da, eta ikusleen eta kritikarien artean oihartzun handia izan du.
Teoria eta Analisi Zinematografikoko doktorea da, Madrilgo Unibersidad Complutensen egindako "El concepto de realidad en el cine de Fellini" doktore-tesiarekin; Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea jakintza-arloko DEA du. Gainera, Ikus-entzunezko Komunikazioa lizentziatura (UCM) du eta Zinemako Zuzendaritza eta Telebistako Errealizazioa (TAI) diplomatura.
Zuzendari onenaren saria irabazi berri du Vilniuseko Nazioarteko Zinemaldian (Kino Pavasaris), "Destello Bravío" (2021) filmarengatik. Film hori, gainera, MoMa-k eta Film at Lincoln Center-ek antolatutako New Directors New Films-en 50. urteurreneko selekzioaren parte da: Horrez gain, Epaimahaiaren sari berezia eta muntaia onenaren saria jaso ditu Malagako Zinemaldian.
Zuzendari gisa egin duen lana eta erakunde publiko eta pribatuetan, duela zenbait urtetik ona, ikus-entzunezko hizkuntzako irakasle eta hizlari lanak uztartzen ditu. Jarduera horiek izugarri ditu atsegin eta esperientzia handia lortzeko balio izan diote.

Lanbidea: Zuzendari eta gidoiegilea