COVID-19 Protokoloa

Osasun-neurriak

Erakusketa hau antolatzen dugunok uste dugu kultura inoiz baino beharrezkoagoa dela egungo egoeran. Guretzat, 25. urteurrena ospatzea oso garrantzitsua da; are gehiago, segurtasun-baldintza onenetan egitea.

Zinemakumeak gara! ekimenaren XXV. edizioa egingo den guneek osasun-agintarien gomendio eta protokolo guztiak betetzen dituzte.

  • Gela egunero garbitzea: Zinemakumeak gara! saioak egingo ditugun lekuak egunero garbitzen eta desinfektatzen dira: korridoreak, besaulkiak, beso-euskarriak, komunak, etab. Programa bikoitza duten lanaldietan, ekitaldi baten eta bestearen arteko tarterako jarraibideei jarraituko zaie, eta aretora itzultzean, lehengo leku bera beteko da.
  • Seinalizazioa: Dena behar bezala seinaleztatuta egongo da aretora sartu, irten eta bertatik mugitzeko. Baita sarrerak erosten diren bitartean ere.
  • Espazioak: Bilborocken edukiera 100 besaulkikoa izango da, bitik eserleku bat kenduta segurtasun-distantzia bermatzeko. Campos Antzokian 150 eserlekuko edukiera izango du eta Azkuna Zentroko Auditorioan, berriz, 199.

Zure laguntza behar dugu neurri hauekin:

  • Maskara: Derrigorrezko da beti maskara erabiltzea.
  • Pertsonen arteko distantzia: Segurtasun-tartea 1,5m-koa izatea.
  • Eskuak desinfektatzea: Barrunbearen sarreran, derrigorrezkoa izango da eskuak gel-hidroalkoholikoarekin garbitzea.
  • Sarbidea: Barrura garaiz iristeko eskatzen dugu, sarrera jaso eta aretora sartzeko, barrura ahalik eta azkarren, ordenatuen eta seguruena sar dadin. Leihatilak zabalik egongo dira saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago
  • Aretoa hustea: Ekitaldi bakoitza amaitzean, aretotik irteteko ordena adieraziko da.

Guztion segurtsunak ezarritako gutxieneko jarraibide horiei jarraituz, gainerako denbora benetan garrantzitsua denari eskaini ahal izango diozu: Gozatu!

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak