Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 23. Edizioa

photo

Aurkezpena

Zinema onaren zale zareten adiskideok, ongi etorri Zinemakumeak gara! Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren XXIII. ediziora.
Aurten aukeratutako gaia Maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko dugu gaia: Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya eta Vera Egito beste askoren artean. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango ditugu, maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko lagunduko digutelakoan; amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko dugu.
Zinemakumeak gara! handiagotzen jarraitzen dugu, eta edizio honetan euskal zinemari laguntzeko beste ekimen bat hasiko dugu Ezezagunak sailaren bidez; eta hemen Euskal Filmotekaren eta Kimuak-en laguntza dugu Arantxa Lazkanoren lana eta emakumezko euskal zuzendari gazteen film laburrak ikusgai bihurtzeko.
Berriro ere Donostia Zinemaldiarekin lan egingo dugu, oraingoan Muriel Box zuzendari ospetsuari gure aitortza egiteko.
“Simone de Beauvoir” 2018 saria Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango zaio.
Eta programazio honi amaiera emateko, atseginez jakinarazten dugu XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa VII. jaialdira goazela.
XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa eta Erakusketa Sala BBK-n izango dira, eta Emakumeen film laburren saila Azkuna Zentroan.

Zain gaituzue Zinemakumeak gara!-n