Saio berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Urriak 27 larunbata | Lizeo Antzokia | 19:30

Saio berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Aurkezpena

Saioa berezia Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
Sarrera: 2€.

Plunge

Espainia. 2018. 10 m. Zuzendaritza: Alba Lozano. Gidoia: Alba Lozano.
75 urteko emakume bat senarrarekin bizi da baserri bakartu batean. Emakumeak familia-batasunari eutsi gura dio eta senarrak aitortzen dio bere buruaz beste egin nahi duela. Senarra animatzeko emazteak seme-alaben laguntza bilatuko du, baina hauei gutxi axola zaie. Amodio erromantikoak eta senarrarekiko mirespenak berarekin batera bere burua igerilekura botatzeko erabakia hartzera bultzatuko dute.

Lehen jaunartzea

Espainia. 2017. 7 m. Zuzendaritza: Leire Egaña. Gidoia: Leire Egaña.
Jaunartze bat ospatzen da, lehenengoa. Helduak solasean eta haurrak jolasean dabiltza. Iceberg edo izotz-mendi bat bezala, istorioak, aurrera egin eta azpian ezkutaturikoa azaleratu ahala, ikuslea astintzen du.

Una jovencita de 90 años

Frantzia. 2016. 85 m. Zuzendaritza: Valeria Bruni Tedeschi, Yann Coridian. Gidoia: Valeria Bruni Tedeschi, Yann Coridian.
Aktoreak: Blanche Moreau, Thierry Thieû Niang.
Charles Foix d’Ivry ospitaleko geriatria atalean, Thierry Thieû Niang koreografo ospetsuak dantza-tailer bat antolatuko du Alzheimerdun gaixoentzat. Dantzaren bidez, bizitzak eta oroitzapenak kontatuko dira: damuak, garraztasunak, alaitasun- eta elkartasun-uneak. Blanche Moreauk 92 urte ditu. Filmaketan koreografoaz maiteminduko da. Maitemintze-hutsa berez bada erotzen gaituen zerbait, baina jada ez dago horrelakorik Blancherengan: haren gaixotasuna amodio-gaixotasun bihurtuko da, beste barik.