Maitasunaren adinak

Urriak 16 asteartea | Sala BBK | 19:30

Maitasunaren adinak

Aurkezpena

Bada adinik maitemintzeko? Zenbat eratara bizi daiteke maitasuna (edo maitasunik eza)? Biren, María Tena idazlearen eta Andrea Momoitio feminismoan aditua den kazetariaren, arteko elkarrizketak argi pixka bat emango digu gai hauei buruz; izan ere, begirada akademikoa eta zinemak eta fikzioak beraien maitasun-ideian izan duten eragina uztartuz jorratuko dute gaia.

Andrea Momoitio

Andrea MomoitioKazetaritzan lizentziaduna, master bat du Feminismo- eta genero-ikasketetan, eta beste master bat Kazetaritza Digitalean; Pikara Magazine-ren sortzailea da eta bere koordinazioan lan egiten du, eta zutabegilea ere bada Público-n. Ohiko kolaboratzailea, besteak beste, hedabide hauetan: Pikara Magazine, Diagonal, El Salto, eldiario.es, ctxt.es, Público, Pueblos, Viento Sur, La Espiral, Altair Magazine edo Cáscara Amarga-n. 2013. urtetik hitzaldiak, tailerrak eta solasaldiak egiten ari da genero, komunikazio, kazetaritza feminista eta sare sozialei buruz, batez ere.

María Tena

María TenaMadrilen jaio zen 1953an eta haurtzaroa Dublinen eta Montevideon eman zuen. 1975ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Literatura Hispanikoa espezialitatean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere lizentziaturako tesiaren gaia Poesia-aldizkariak Espainian 1900etik 1936ra izan zen, eta bikain kalifikazioa eman zioten. Garai hartan, Zuzenbidean ere lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi-mailako Kidegokoa da. Administrazioan egin duen lan gehiena kultura- eta hezkuntza-gaietara zuzenduta egon da. Liburu eta Irakurketa Zentroko zuzendaria izan zen, baita Espainiako Kultura Ministerioko Espainiako Letren Zentrokoa ere. 2003. urtetik idazketa-irakaslea da, eta mila ikasle baino gehiago izan ditu. 2010etik Alba argitaletxearekin lan egiten du Contemporánea bilduman, eta Virginia Woolf itzuli izan du. Eleberri hauek ere idatzi ditu: Tenemos que vernos (Anagrama, 2003); Todavía tú (Anagrama, 2007); La fragilidad de las panteras (Espasa, 2010); eta El novio chino (José Manuel Lara fundazioa, 2017).