Emakumea eta munstroa

Urriak 18 asteartea | Sala BBK | 19:30

Emakumea eta munstroa

Aurkezpena

Generoari eta generoko rolei buruzko eztabaida honetan, beldur garaikidearen mutazioak lehen ilaratik bizi dituzten hiru ikusle zorionekoren iritziak entzungo ditugu.

Desirée de Fez

Desirée de FezDesirée de Fez zinema kritikaria da Fotogramas, Rockdelux eta El Español agerkarietan eta Catalunya Ràdioko La Finestra Indiscreta irratsaioan, eta ohiko kolaboratzailea da TCM telebista kanalean eta TVEko Página Dos (La 2) programan, non zinemaren atala koordinatzen eta aurkezten baitu. Sitgesko Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya jaialdiaren lantaldeko kidea eta Low Cost zinema independenteko jaialdiko komisarioa, klaseak ere ematen ditu FX Cinema eskolan eta Gironako Museu del Cinema instituzioan. Zenbait libururen egilea da: Películas clave del cine de terror moderno (Robin-book), Pantalla Rasgada: Quince conversaciones con cineastas y escritores sobre sueños y cine (Arkadin, Jordi Sánchez-Navarrorekin batera idatzia), eta Lo imposible (Norma) eta Un monstruo viene a verme: El arte de la película y la visión de sus autores (Norma); azken bi horiek J.A. Bayonaren filmei buruzkoak dira. Hainbat argitalpen kolektibotan ere parte hartu du. Koordinatzaile gisa egin duen lanari dagokionez, nabarmentzekoak dira Sitgesko zinemaldiaren baitako argitalpen hauek: Neoculto (Calamar), Takashi Miike: La provocación que llegó de Oriente (Calamar) eta Seven. Los pecados de David Fincher (Tyrannosaurus).

Itxaso del Castillo

Itxaso del CastilloItxaso del Castillo kazetaritzan lizentziaduna da UPV/EHUn, film ikasketei buruzko masterra egin du Amsterdameko Unibertsitatean eta sorkuntzako dokumentalari buruzko masterra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalaren zati handienean telebistako gidoilaria izan da ETBn, eta gaur egun Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle da UPV/EHUn. Monstruas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror doktore-tesia idazten ari da orain.

Norma Vila

Norma VilaEHZEn (Euskal Herriko Zinema Eskola) diplomaduna, Argazkigintzako Zuzendaritza espezialitatean. Sirian filmatutako Aires del desierto dokumentalarekin ekin zion bere zinema ibilbideari, errealizazio eta ekoizpen lanak eginez. Argazki zuzendaria izan da bi film laburretan: Remanecer (Naftalí Velak zuzendua), nazioarteko hogei zinemalditan baino gehiagotan hautatua; eta The Devil On Your Back (Haritz Zubillagak zuzendua), zeinarekin argazki zuzendari onenaren saria irabazi baitzuen Lekeitioko zinemaldian. Jules D. film laburra fikziozko zuzendari gisa egin duen lehenengoa da, eta, banaketa prozesu betean dagoela, Espainiako estatuko eta nazioarteko 30 jaialditan baino gehiagotan parte hartu du dagoeneko; horien artean aipagarriak dira Fantasporto, Portoko zinema fantastikoko jaialdia; Etheria Film Night (Kalifornia); FilmQuest (Utah); ZINEBI, non soinu banda onenaren saria lortu baitzuen; eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Espainiako film labur onenaren saria eman ziona. 2015ean Demeter Films sortu zuen Haritz Zubillagarekin batera; The Devil On Your Back eta Jules D. film laburrak ekoizteaz gain, Haritz Zubillagaren opera prima den El ataúd de cristal filmean ekoizle elkartua izan zen. Gaur egun bere bigarren film laburra prestatzen ari da zuzendari gisa, eta ekoizle moduan zenbait proiektutan lanean dihardu Demeter Films ekoiztetxearen bitartez; horien artean nabarmentzekoa da Thaw, Zubillagak zuzendutako film luze baten proiektua, 2017ko Generoko Zinemaren Europako Foroan hautatua izan den Espainiako estatuko proiektu bakarra.