Virginia Yagüe

Virginia Yagüe

Virginia Yagüek ibilbide profesional luzea du telebistako sailen sortzaile eta gidoilari moduan. Espainiako erreferentziazko zenbait telesailetan egin du lan, esaterako, honako hauetan: “La señora, 14 de abril. La República”, “Amar en tiempos revueltos” eta “Amar es para siempre”, baita “Prim, el asesinato de la calle del turco” tv moviean ere. Zinema arloan, 2012ko Malagako jaialdiko Urrezko Biznaga irabazi zuen, “Els nen salvatges” film luzeagatik. Hura izan zen bere hirugarren filma, “Para que no me olvides” filmaren eta “En el mundo, a cada rato”; “Ellas son África” eta “Yo decido. El tren de la libertad” filmetako parte hartzeen ondorengoa
Narratibari dagokionez, “El marqués” (Temas de Hoy), “Alex” (Plataforma Editorial) eta “La última princesa del pacífico” (Planeta 2014) eleberriak argitaratu ditu.
Gaur egun, Virginia Yagüe CIMAko (Zinemagintzako eta Ikus Entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) zuzendariordea da.

Lanbidea: Ekoizlea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak