Nahikari Ipiña

Nahikari Ipiña

Nahikari Ipiña Sayaka Producciones ekoiztetxeko ekoizlea. 70 lan ekoitzi ditu, esaterako, “70 Binladens”, Koldo Serrarena; Nacho Vigalondoren lehen lau filmak (“Colossal”, “Open Windows”, “Extraterrestre” eta “Cronocrímenes”); baita Borja Cobeagaren “Pagafantas”, “No controles” eta “Negociador” ere. Telebistako “El fin de la comedia” eta “El vecino” telesailak ekoitzi ditu, baita Blumhouse TVk ekoitzitako “Into the Dark” telesaileko “Pooka” kapitulua ere. Oscarretarako hautatutako Nacho Vigalondoren “7:35 de la mañana” eta Borja Cobeagaren “Éramos pocos” film laburretan parte hartzen hasi zen, eta ordutik nazioarteko ibilbidea izan duten hainbat film laburretan hartu du parte.

Lanbidea: Ekoizlea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak