Ana Hormaetxea

Ana Hormaetxea

Bilbon jaioa, 1974, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatean, 1996). Ia 20 urte daramatza edukia sortzen zenbait 8 plataformatarako. Telebistako gidoilari gisa, batez ere ETBrako serie eta saioetan lan egin du: “Go!azen” (gaur egun), “Dale Una vuelta” (lehiaketa), “Tú al Norte y Yo al Sur” (reality), “Vaya Semanita”, “Esto no es serio, ¿o sí?” (sketchak), “Vuelta de Tuerca” (magazinea), “Balbemendi” (seriea) besteak beste. Gainera, film luzeen eta fikziozko serieen proiektuak ere idatzi ditu, gaur egun garatzen ari direnak (“Ladronas”, “El tesoro de Lehman”). Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroko (FAGA) lehendakaria, EHGEPeko (Euskal Gidoigileak) idazkaria, eta Ikus-entzunezkoetan eta Zineman diharduten Emakumeen Elkarteko (CIMA) bazkidea.

Lanbidea: Gidoiegilea

Begirada kritikoaren hastapenerako tailerra

Tailerrak begirada kritikoaren hastapenerako espazioa izan nahi du; horretarako, zinema-azterketa eta azterketa kulturala egiteko tresnak eskainiko dira, parte-hartzaileek beren hausnarketa propioak egin ditzaten tailerrean ikasitakoaz harago

Data: 2019ko urriaren 19a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: Wikitoki · Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak