Una jovencita de 90 años

Urriak 16 asteartea | Sala BBK | 20:15 | Trailer

Una jovencita de 90 años

Fitxa teknikoa

Frantzia. 2016. 85 m. Zuzendaritza: Valeria Bruni Tedeschi, Yann Coridian. Gidoia: Valeria Bruni Tedeschi, Yann Coridian.

Fitxa artistikoa

Blanche Moreau, Thierry Thieû Niang.

Sinopsia

Charles Foix d’Ivry ospitaleko geriatria atalean, Thierry Thieû Niang koreografo ospetsuak dantza-tailer bat antolatuko du Alzheimerdun gaixoentzat. Dantzaren bidez, bizitzak eta oroitzapenak kontatuko dira: damuak, garraztasunak, alaitasun- eta elkartasun-uneak. Blanche Moreauk 92 urte ditu. Filmaketan koreografoaz maiteminduko da. Maitemintze-hutsa berez bada erotzen gaituen zerbait, baina jada ez dago horrelakorik Blancherengan: haren gaixotasuna amodio-gaixotasun bihurtuko da, beste barik.

Valeria Bruni Tedeschi

Valeria Bruni TedeschiValeria Bruni Tedeschi Turinen (Italia) jaio zen; antzezlea da, zinema-zuzendaria, gidoilaria eta abeslaria. 9 urte zituenean bere familia Parisera joan zen eta Frantzian jarraitu zuen bere prestakuntza. Antzerkia ikasi zuen eta 1987an hartu zuen parte lehen filmean aktore gisa: Hôtel de France. Ekoizpen askotan parte hartu izan du, bai Italian eta bai Frantzian. 1993an, Les Gens normaux n'ont rien d'exceptionnel filmean parte hartu zuen, eta aktore errebelazio onenaren Cesar saria eman zioten. Aktore gisa, emakumezko interpretazio onenaren saria ere eman zioten Locarnoko zinemaldian, baita ere Donatello-ren David saria interpretazio onenari emana bi film hauetan: La seconda volta eta La parola amore esiste. 2003an lehen lana, Es más fácil para un camello..., egin zuen zuzendari gisa, kutsu autobiografiko garbikoa, opera prima onenaren Louis-Delluc saria irabazi zuena, baita beste sari batzuk ere Tribecako Zinemaldian edo Ankarako emakumezkoen zinemaldian. Zuzendari eta gidoilari gisa 6 film luze egindakoa da, sari eta izendapen askorekin zinemaldietan.