Thi-Mai, rumbo a Vietnam

Urriak 20 larunbata | Sala BBK | 19:00 | Trailer

Thi-Mai, rumbo a Vietnam

Fitxa teknikoa

Espainia. 2018. 90 m. Zuzendaritza: Patricia Ferreira. Gidoia: Marta Sánchez.

Fitxa artistikoa

Carmen Machi, Adriana Ozores, Aitana Sánchez-Gijón, Dani Rovira, Pedro Casablanc, Eric Nguyen, Alberto Jo Lee, Pedro Miguel Martínez.

Sinopsia

Carmenen odisea kontatzen du; alaba istripu batean galdu ostean, emakume honek eskutitz bat jasotzen du, eta bertan esaten da onartu diotela bere alabari eskatu zuen vietnamdar neskatila baten adopzioa. Bere bi lagun onenekin, Espainiatik sekula irten ez diren Elvira eta Rosarekin, Vietnamera joango da neskatilarekin elkartzera; eta biziko dituzten egoera nahasi, exotiko eta harrigarriek beraien nortasunaren alderdirik bitxienak azaleratuko dituzte. Andres, Hanoira bikotekidearekin bizitzera joan den espainiar artista, eta bertoko turismo-gidari bat ere izango dira abenturan partaide.

Patricia Ferreira

Patricia FerreiraMadrilen jaioa, Patricia Ferreira oso goiz hasi zen zinema maitatzen. Irudiaren Zientziak eta Kazetaritza ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta lizentziatu ostean ibilbide arrakastatsuari ekin zion zinema-kritikari gisa Fotogramas aldizkarian eta Espainiako Telebistan. Jarraian, telebistara jauzi egin zuen eta gidoilari eta errealizadore gisa metatu zuen esperientzia, harik eta 1999an pantaila handira salto egin zuen arte Sé quién eres filmarekin: Goya sarietarako izendapena lortu zuen zuzendari gazte onenaren kategorian. Ondorengo urteetan gure zinemaren funtsezko zuzendarietako bat bihurtu zen film hauekin: El alquimista impaciente, Para que no me olvides, Los niños salvajes (film onenaren saria eman zioten Malagako Jaialdian) edo Thi Mai: rumbo a Vietnam. Gaur egun irakasle da ECAM-Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskolan, eta Emakume Zinemagileen Elkartearen (CIMA) bazkide sortzailea eta Zuzendaritza Batzordeko kidea da.