Lucius Dumben berebiziko bidaia

Urriak 17 asteazkena | Sala BBK | 11:00 | Trailer

Lucius Dumben berebiziko bidaia

Fitxa teknikoa

Espainia. 2013. 93 m. Zuzendaritza: Maite Ruiz de Austri. Gidoia: Juan Velarde, Maite Ruiz de Austri.

Fitxa artistikoa

-

Sinopsia

Oso buruargiak eta oso eroak diren zientzialarien talde batek erabakitzen du beraietako bat tresna baten bila irtetea, Lurra planeta baketsu eta erabat zoriontsu bihurtzeko aukera emango duelarik horrek. Lucius Dumb aukeratuko dute, zientzialari gaztetxo, herabe eta onbera. Bidean Luciusek Irakaslea eta Komandantea ezagutuko ditu, espazio-ontzian matxura izan duten bi estralurtar atsegin, beren bateriak birkargatzeko energia-iturri oso ahaltsua behar dutenak.

Maite Ruiz de Austri

Maite Ruiz de Austri1985ean zenbait kultura-programa zuzentzen hasi zen Gasteizen. Gero, Artificio kultura-aldizkarian bideo, zinema eta literatura atalean kolaboratu zuen eta Gasteizko Musika Bideo jaialdia antolatu zuen hainbat aldiz. Urte batzuk geroago, gidoilari eta zuzendari-laguntzaile gisa parte hartu zuen telebistako zenbait serietan, eta azkenik gidoiak idazten eta animazio-filmak zuzentzen hasi zen. Animazioko film onenari emandako bi Goya sariak bereganatu zituen 1999an ¡Qué vecinos tan animales! filmarekin eta 1994an Ipar Haizearen itzuleragatik.