Gonbidatuak

Paula Cons

Paula Cons

Benetako gertaeretan oinarritutako fikzioan aditua da (La isla de las mentiras, Lobos sucios, Oro negro), baita ikerketa-dokumentaletan ere (TVEko La batalla desconocida, Amazonen; eta O caso Diana Quer. 500 días). Kazetaritzan lizentziaduna, kazetari jardun zuen 15 urtez, eta ikerkuntzan espezializatu zen. Nazioarteko gidoi lehiaketa bat irabazi ondoren, fikzioaren munduan murgildu zen. Bere lehen film luzea zuzendu berri du. Filmeak Dario Grandinetti, Aitor Luna eta Nerea Barros ditu protagonista. Benetako gertaeretan oinarrituta, La isla de las mentiras (lehen El Santa Isabel) lanak TVE, IBERMEDIA, AGADIC, TVG, ETB eta Espainiako, Eusko Jaurlaritzako, Argentinako eta Portugalgo Gobernuen babesa du. Gainera, edukien zuzendaria izan zen Continental Producciones-en. Bertan, Eduardo Barreiros, El Henry Ford español telebistarako filmearen ekoizpen exekutiboa egin zuen, eta Xente con Xente, Na túa pel eta 13 badaladas programak zuzendu eta sortu zituen.

Lanbidea: Zuzendaria eta gidoigilea