Simone de Beauvoir sariarekin Icíar Bollaín, Begoña Vicario, Margarita Alexandre, Aizpea Goenaga, Maite Ruiz de Austri, Angeles González-Sinde, Nuria Vidal, Isa Campo, Patricia Ferreira, Puy Oria, Lola Salvador Maldonado eta Julia Juaniz profesionalen ibilbide oparoa balioetsi da.
Saria estatua txiki bat da, Dora Salazar artista nafarrak sinatua. Aurrealdean, burua moztuta duen Venus bat irudikatzen du, «Gorputz gisa ikustera ohituta gauden emakume baten irudia, inposatua izan zaigun emakume ikuskera horretaz hitz egiten duena». Beste aldetik, berriz, laua da, ZG! (Zinemakumeak gara!) proiektatzen den pantaila bezalakoa. Hemen, artistak emakume izatearen beste forma horiek guztiak proiektatzearen ideia jasotzen du; izan ere, Simone de Beauvoir-ek esan zuen bezala: «Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da». Ez dago emakume izateko modu bakarra, espektro oso ezberdinean bildutako identitateen batuketa da.
Helena Taberna (Altsasu, Nafarroa) 90eko hamarkadan hasi zen zinegile lanetan, fikziozko zein dokumentaleko film labur ugari idatzi, zuzendu eta ekoiztuz. Bere opera prima, Yoyes, euskal gatazkari bur...
Irakurri gehiagoAlacanten jaio zen, baina txikitan familiarekin Fernando Poo probintzia zaharrera joan zen bizitzera (gaur egun Bioko, Ekuatore Ginea), eta handik bere aita zinema-zentsuraren buru izan zen garai hart...
Irakurri gehiago