Nor gara

Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa feminismoaren goraldian eta Estatuan jada sortzen ari ziren beste erakusketa batzuekin batera abiarazi zen. Proiekzioek kolektibo feminista gisa egiten genituen eztabaidak errazteko helburua zuten, eta Bilboko ikusleen artean oso harrera ona izan zuten.

Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketaren aurrekariak eta hasiera

Simone de Beauvoir Talde Feminista 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, eztabaida eta lanketa teoriko feministako kolektibo gisa. 1986an, Leioako Bigarren Jardunaldi Feministekin bat eginez, haren sortzaileek "Maitasuna eta beste kimera batzuk" hitzaldia aurkeztu zuten, taldeak zinemarekin izango zuen loturaren ernamuina; izan ere, 1987tik aurrera, eta hainbat urtez, zenbait zinema-ziklo antolatu zituzten, maitasun erromantikoaren mitoen inguruko hainbat alderdi aztertu eta eztabaidatzeko asmoz.

Ikusleen artean izandako arrakastak maitasunari buruzko lehen zinema-zikloa antolatzera animatu zituen 1987an. Ziklo hura, eta ondoren egin zirenak, hiru multzotan egituratu ziren:

Maitasunari buruzko 1. astea. 1987.

  • Maitasuna eta sexualitatea.
  • Prostituzioa.
  • Jabetza-beharra harreman afektiboetan.

Gaiak testuinguruan kokatzeko film batzuk hautatu eta eztabaidak dinamizatu ziren, gaian adituak ziren pertsonen parte-hartzearekin.

Hizlariak: Juana Ginzo, Amelia Valcárcel eta Celia Amorós.

Maitasunari buruzko 2. astea. 1988.

  • Ama-maitasuna: "La luna", Bernardo Bertolucci-k zuzendua.
  • Erotasuna eta desamodioa (maitasuna eta erotasuna): "Frances", Graeme Clifford-ek zuzendua.
  • Adiskidetasuna eta boterea: "Entre nosotras", Diane Kurys-ek zuzendua.

Hizlariak: Victoria Sau, Carmen Sáez eta Amelia Valcárcel.

Maitasunari buruzko 3. astea. 1989.

  • Boterearen presentzia maitasun-harremanetan: "Sexo, mentiras y cintas de video", Steven Soderbergh-ek zuzendua.
  • Emakumea balore berrien igorle gisa: "He oído cantar a las sirenas", Patricia Rozema-k zuzendua.
  • Autoestimua eta identitatearen bilaketa: "Sugarbaby", Percy Adlon-ek zuzendua.

Hizlariak: Josep Vicent Marqués, Amelia Valcárcel eta Cristina Almeida.

Etika eta Feminismoaren inguruko zinema-astea. 1992.

  • Moral bikoitza: etika pribatua etika publikoa: "Delitos y faltas", Woody Allen-ek zuzendua.
  • Justizia balore goren gisa: "La caja de música", Constantin Costa-Gavras-ek zuzendua.
  • Elkartasuna justiziaren osagarri eta konpentsazio gisa: "Eternamente amigas", Garry Marshall-ek zuzendua.

Hizlariak: Begoña Salas, Alicia Miyares eta Joana Colom.

Zinema-zikloek eta horien emaitzek izandako harrera onak bultzatuta, eta areto komertzialetan emakumeek zuzendutako zinemaren ordezkaritza nahikoa ez zela eta eskaintza desorekatua zegoela ohartuta, 1996an, Bilbon, Emakumeek zuzendutako lehen zinema-erakusketa antolatzea erabaki zuten: Zinemakumeak gara!. Erakusketarekin, emakumeek egindako ikus-entzunezko lanak Bilboko kultur esparrura ekartzea proposatzen zen; izan ere, hainbat arrazoirengatik, kalitatezkoak izan arren, zirkuitu komertzialetan ez zuten lekurik.

Ibilbidea eta jarduerak

Gaur egun, ikuspegi aniztasun horri eusteko, solasaldiak, topaketak eta balio-aldaketaren, emakumeen ahalduntzearen eta kanon zinematografikoaren birformulazioaren alde lan egitera bideratutako beste hainbat jarduera antolatzen da. Horiez gain, Simone de Beauvoir saria ematen da. Sariari esker, zuzendari, gidoilari, ekoizle, muntatzaile eta zinema-kritikarien ibilbide bikainak saritu dira; besteak beste, honako hauenak: Iciar Bollaín, Begoña Vicario, Margarita Alexandre, Aizpea Goenaga, Maite Ruiz de Austri, Ángeles González-Sinde, Nùria Vidal, Isa Campo, Patricia Ferreira eta Puy Oria.

Zinema-erakusketatik haratago

Erakusketarekin batera, Zinemakumeak gara! ekimenak erakunde publikoekin, jaialdiekin, unibertsitateekin, ikastetxeekin, GGKEekin eta kultur elkarteekin elkarlanean dihardu zikloak, proiekzioak, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzen, eta 2011tik film labur espresen XPREST! AUX jaialdia antolatzen du, emakumeek zuzendutako film lehiaketa, ikus-entzunezkoen sorkuntzan emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea bultzatzeko sortutakoa.

Sariak eta aipamen bereziak

  • 2008. HEGOAK sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, egindako lana eta lankidetza aitortzeko.
  • 2012. HEGOAK sari solidarioa: izen bereko kolektiboak emandako saria, zuzendutako lana eta lankidetza aitortzeko.
  • 2018. Zirgari Sariak: Ahalduntzeari eta baloreen aldaketari emandako saria.
  • 2019. Bihotz Sariak: Bihotz Kultura, Bilbaohistoriko elkarteak emandakoa.