Film laburrak femeninoan - 2020

Descripzioa

Emakumeek zuzendutako eta ekoizpen espainiarreko film laburren programa da, TRAMAk antolatua (emakumeek egindako zinema, bideo eta multimedia erakustaldi eta jaialdien koordinatzailea).

Benidorm

Espainia. 2018. Fikzioa. 22 min.
Zuz. Claudia Costafreda

Sinopsia

Tsunami bat dator Benidormera. Hiria erabat hutsik geratuko da. Teresak, hondartzako lehen lerroan hotel bat duen emakumeak, bertan geratzea erabakiko du, ezer gertatuko ez balitz bezala.

Carne

Espainia/Brasil. 2019. Animazioa. 22 min.
Zuz. Marisa Benito

Sinopsia

Gordina, gutxi egina, puntuan, egina eta oso egina.Kontakizun intimo eta pertsonalen bidez, bost emakumek gorputzari buruzko esperientziak partekatuko dituzte, haurtzarotik hasi eta hirugarren adinera arte.

Mi hermano Juan

Espainia. 2018. Fikzioa. 10 min.
Zuz. Cristina Martin Barcelona, Maria José Martin Barcelona

Sinopsia

Anak 6 urte ditu eta psikologo batekin haur terapia egiten ari da. Jolasen eta marrazkien bidez, psikologoari bere familiako gauzak kontatuko dizkio, batez ere Juan anaiarenak, nolakoa den, nola ikusten duen, zertara jolasten diren eta elkarrekin zer bizi izan duten. Baina laster konturatuko gara gauzak ez direla diruditena.

Suc de síndria

Espainia. 2018. Fikzioa. 22 min.
Zuz. Irene Moray

Sinopsia

Bárbara, gertakari traumatiko bat bizi ondoren, bere sexualitatea berraurkitzen saiatuko da, bere senargaiaren laguntzarekin. Bikoteak opor-egun batzuk igaroko ditu lagun talde batekin, naturaz eta lasaitasunez inguratutako etxe batean.

La caza

Espainia. 2019. Fikzioa. 9 min.
Zuz. Amy Fajardo

Sinopsia

Albak, adineko emakume batek, ustekabean, bere izakirik maiteena sufrimenduz beteriko bizitzatik askatzeko aukera izango du.Barne eztabaida gogor baten ondoren, ekiteko prest dagoen, ala ez, erabaki beharko du; izan ere, aurrera egiteak ondorio latzak ekarriko bailituzke.

El fin de todas las cosas

Espainia. 2019. Fikzioa. 15 min.
Zuz. Norma Vila

Sinopsia

Gurasoak hil ondoren,Victoria urruneko senide baten ardurapean geratuko da. Senideak, emakume zorrotzak, umearen gaixo-itxura eta jarrera erratikoa ikusita, lurrun-sendabideekin eta elizara joanez osatuko dela sinesten du.Baina Victoriak ez du onera egingo eta emakumea haginetako min handia jasaten hasiko da. Eta Victoriak zenbat eta sarriago bisitatu lorategiko estalpea, orduan eta min handiagoa emango dio haginak emakumeari.

Sarrera