Tailerra

1978ko pantaila feministari beste begirada berri bat

1978ko pantaila feministari beste begirada berri bat

Deskribapena

1978ko Donostia Zinemaldian emakumeek egindako zinemari eskainitako ziklo bat egin zen lehen aldiz eta, zoritxarrez, azkenekoz. Ekimen hori Donostiako Emakumeen Asanbladak antolatu zuen, eta emakumearen zereginari buruzko hausnarketa proposatu zuen, bai pantaila barruan, bai kanpoan.

Tailer honetan, zine feministaren sailean programatutako filmetako bat berrikusiko dugu: ¡Vámonos, Bárbara!, Cecilia Bartolomeren (1978) opera prima, eta filmak jasotzen dituen eta pizten dizkigun interesak partekatuko ditugu, modu kolektiboan. Amaitzeko, hitzaldi bat emango dugu, Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialeko lehen hiru diplomadunen arteko topaketa ezagutarazteko (Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé), Emakumeek Zuzendutako Zinema Zikloan.

Xehetasunak

Irakaslea: Neus Sabaté.
Eguna eta ordua: urriaren 16a, 16:00etatik 20:30era.
Lekua: Palacio Yohn (Edificio "La Bolsa"). Pilota kalea, 10 (Bilbo)

Izen-ematea

Doan.
Izena emateko formularioaren bidez eman dezakezu alta. Plazak mugatuak dira.

Ikus programa