Gonbidatuak

Rosa María Rodríguez Magda

Rosa María Rodríguez Magda (Valentzia, Espainia) filosofoa eta idazlea da. Doktorea cum laude Filosofian eta doktoretzako aparteko saria Valentziako Unibertsitatean. Aditua da pentsamendu
garaikidean eta feminismoan. Hirugarren Milenioa-UNESCO Fundazioaren Kultur Zuzendaria izan da, Consell Valenciá de Culturaren Consellera, Aula de Pensamientoren zuzendaria, Debats de la Institució Alfons el Magnànim (CECEL-Consejo Superior de Investigaciones Científicas) aldizkariaren zuzendaria, eta Blasco Ibañez Etxe Museoko zuzendaria.
Hainbat unibertsitatetan eman ditu ikastaroak eta hitzaldiak, besteak beste, Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (Mexiko) unibertsitatean, non feminismo transmodernoaren bultzatzaile gisa ikasten den, eta, bereziki eta sarritan, Cundanimarkako Unibertsitatean (Kolonbia). Izan ere, Cundanimarkako Unibertsitatean, Rosa María Rodríguez-en "Teoria de la Transmodernidad"-ek osatzen du "Método Educativo Digital Transmoderno"-ren (MEDIT) ardatza.
1996an Premio Juan Gil Albert de Ensayo saria jaso zuen, "El modelo Frankenstein" liburuarekin; 1999an Premio de la Crítica Valenciana saria, "Foucault y la genealogia de los sexo" lanagatik; 2008an Premio Internacional de Ensayo Jovellanos saria, "Inexistente Al Andalus. De cómo los intelectuales reinventan el Islam" lanagatik, eta 2016an Premio Celia Amorós saria, "De playas y espectros Ensayo sobre pensamiento contemporáneo" lanarekin.

Lanbidea: Filosofo eta idazlea