Gonbidatuak

Pilar Pérez Fuentes

Historialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea.
Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko irakaslea eta, gaur egun, haren ohorezko ikertzailea.
Graduondoko ikastaroak eman ditu Georgetown University (AEB), Universidad Veracruzana (Mexiko) eta Universidad de La Habana (Kuba) unibertsitateetan.
Espainian eta Latinoamerikan emakumeen eta generoaren historiari buruzko argitalpen askoren egilea da.
Emakumeen Historia Ikertzeko Espainiako Elkarteko lehendakaria izan da (2008-2010).

Lanbidea: Historialaria eta ikertzailea