Núria Vidal, Mexikon jaioa 12 urte zituenetik Espainian bizi da. 1986an lehen aldiz Fotogramas aldizkarian parte hartu zuen, bere azken hiru hamarkadetako ibilbidea etenik gabe bertan egin duelarik. Zinemari buruzko 20 liburu baino gehiagoren egile, 2011n bere lehen eleberria argitaratu zuen, La piedra negra. Telebistako zenbait programatan lan egin du, nazioarteko zinemaldiekin era aktiboan kolaboratu, eta 2008tik Kritika-eskolak ematen ditu Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya (ESCAC) delakoan. Zineman, beste lan batzuen artean, Mariona Omedes-ekin batera Cantonades de cine zuzendu zuen, eta 2008an Y el cine marcha-ren gidoilaria izan zen. 2016an Zinema Akademiaren Alfonso Sánchez Komunikazio saria jaso zuen.
Lanbidea: Idazlea eta zinema kritikaria