Gonbidatuak

Marian Gerrikabeitia

Informazio Zientzietan, Publizitatean espezialitatean, lizentziatu aurretik hasi zen lanean komunikabideetan. Cadena SER, Radio Euskadi eta Onda Ceroko programetako esataria, zuzendaria eta gidoilaria izan da.
Ondoren, telebistara pasatu zen hainbat proiektutan magazinen aurkezle, gidoilari, errealizadore, editore, zuzendariorde edo zuzendari gisa.
Musikako prestakuntza funtsezkoa izan da beste arte-diziplina batzuk jorratzeko, bideoa izan zein dantza izan, eta horiek biak urteetan zehar uztartu ditu komunikabideetan egindako hainbat lanekin.
2004az geroztik, hainbat herrialdetan ikusi diren bideo-dantzak egin ditu, ikus-entzunezkoetan koreografoekin lan egin du eta dantza garaikideko zenbait pieza labur zuzendu ditu.
Azkenaldian, argazkigintzan eta dokumentalak sortzen eta egiten aritu da, hala nola "Don't stop me now" —Melbourne— Australia, "Iñaki García Ergüin: el pintor de Bilbao" edo "¿A dónde vamos?" (ETB 2).

Lanbidea: Errealizadorea