Gonbidatuak

Laura Sam

Laura Soto Sobejano (1989, Murtzia) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2013an amaitu zituen bere ikasketak. Fakultate horretan bertan egin zuen CERAF masterra (Cerámica: arte y función). Artista plastiko gisa trebatu arren, 2014tik aurrera, bere ibilbide profesionala poesiari lotuta dago, idatzizkoari zein ahozkoari. Laura Sam ezizenaz ezaguna, bere testuak errezitaldietara eta lehiaketetara eramaten hasi zen eta lekua egin zuen tokiko panoraman. Ondoren, estatuko eta nazioarteko jaialdi ugaritara iritsi zen, non bere botere eszeniko izugarria erakusten baitu bere emanaldiekin. 2014an Spoken Word Bilbao sortzen du Ahozko Poesiaren eta Arte Bizien Jaialdia, herrialde osoko idazleak biltzen dituena, eta harrezkero berak koordinatzen du. 2017az geroztik, Bilboko Arte Ederren Museoarekin kolaboratzen du artista gisa, eta, han, adierazpen poetikoko tailerrak ematen ditu. Bi liburu argitaratu ditu: "Incendiaria " (Arrebato Libros, 2019) eta "Géiser" (Ya lo dijo Casimiro Parker, 2020). 2021ean, bere musika-proiektua aurkeztu du, Juan Escribanorekin batera, non poesia eta rap-a uztartzen baititu, Spoken Wordeko bere piezak fakturatzen dituen intentsitate liriko berarekin. «Nadie nada» lehen singleari «Bunker» batuko zaio maiatzaren 7an, Oso Polita Records zigiluak argitaratuko duen bere lehen disko luzearen aurrerapen gisa.

Lanbidea: Poeta