Laura Casielles

Laura Casielles

Laura Casielles poeta eta kazetaria da. Hainbat argitalpen eta komunikabidetan kolaboratzen du, baina La Marea aldizkariarekin lotura berezia du. “Soldado que huye” (Hesperya, 2008), “Los idiomas comunes” (Hiperión 2010; XIII. Antonio Carvajal Gazte Poesia Saria eta Miguel Hernández Gazte Poesia Sari Nazionala 2011n), “Las señales que hacemos en los mapas” (Libros de la Herida, 2014) eta “Breve historia de algunas cosas” (Ediciones del 4 de agosto) liburuen egilea da. Kazetaritzan eta filosofian lizentziaduna, arabiar eta islamiar ikasketa garaikideetan aditua da. Arlo horretan ikerketa bat argitaratu zuen: “Los cantos inolvidables. Souffles: una revista marroquí de poesía y política entre el colonialismo y los años de plomo” (Alción Editora [Argentina], 2018), eta web dokumental bat ere zuzendu zuen: “Provincia 53. Memorias cruzadas del Sahara Occidental “. Frantseseko itzultzaile gisa, “Desde la otra orilla” Abdellatif Laâbi poeta marokoarraren antologia argitaratu zuen (Valparaiso [Mexiko], 2017). Azken urteotan, komunikazio politikoan ere aritu da, eta hainbat postu izan ditu Podemos alderdian eta Demokraziarako 25M Institutuan.

Lanbidea: Poeta eta kazetaria

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak