Edurne Portela

Edurne Portela

Edurne Portela. Historian lizentziaduna (Nafarroako Unibertsitatea), Literatura Hispanikoan doktorea (University of North Carolina, Chapel Hill, AEB) eta literaturako irakasle titularra izan da Lehigh Universityn (Pennsylvania), 2015era arte. Bere ikerketa akademikoaren barruan, artikulu ugari eta “Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers” saiakera argitaratu ditu.

2016an, “El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia” argitaratu zuen Galaxia Gutenberg argitaletxean. 2017ko irailean, berriz ere Galaxia Gutenbergeekin, “Mejor la ausencia”, bere lehen eleberria argitaratu zuen, Madrilgo liburu-denden gremioko fikziozko urteko liburu onenaren 2018ko saria jaso zuena. 2019ko martxoan, bere bigarren eleberria argitaratu zuen, “Formas de estar lejos” (Galaxia Gutenberg). José Ovejerorekin batera, “Vida y ficción” (2017) dokumentala egin zuen. Aldizka, kolaborazioak egiten ditu prentsa idatzian (La Marea, El Correo, Diario Vasco, besteak beste) eta irratian (Cadena ser, RNE).

Lanbidea: Idazlea

Argazkia: Álvaro Minguito.

Bideo esperimentaleko tailerra

Tailerrean, partaideek ikus-entzunezko proiektu txiki bat garatzea proposatzen da; praktikak sorkuntza askea sustatuko du, prozesuan zehar esperimentazioa eta jolasa bultzatuz. Ikus-entzunezkoen alorrean interesa duten pertsonei eta euren proeiktua landu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Eguna: 2020ko urriaren 10a · Ordutegia: 9:30etik 17:30era
Lekua: ECCBI (Escuela de Cine Bilbao). Deustuko Erribera, 70 · Bilbo
Prezioa: 10€ (kafea, tea eta bazkaria barne)

Izen-emateak